Endodontzia: 

Azken berrikuntzak ditugu (Reciproc sistema, Guttafusion, Vistascan aho barruko X izpiak) konduktuen tratamendua bezeroarentzat ahalik eta bizkorrena, eraginkorrena eta atseginena izan dadin.


Periodontzia: 

EMS Master Piezoia delakoari esker, hortzoiak ahalik eta hobeen babesten ditugu ia minik ematen ez duen eta bezeroarentzat erosoena den tratamenduarekin.


Inplantologia: 

Elduaran hortz klinikak TBR inplanteak erabiltzen ditu -zirkoniozko eta titaniozko inplanteak bateratzen dituzten merkatuko bakarrak-. Inplante mora horiek iraupena, estetika eta gerta daitezkeen infekzioen aurrean babesa bermatzen dute.

Hortz estetika: osasuna eta edertasuna lotuta doaz.

  • Hortzak zuritzea.
  • portzelanazko karillak. 
  • Zirkoniozko edo zeramikazko koroak.  


Ortodontzia:
 

Ortodonzista batekin egiten dugu lan, eta kasu bakoitzari, bezero bakoitzari egokitutako ortodontziako tratamenduak eskaintzen ditugu, haurrei eta helduei, gaur egun ortodontziak adinik ez duelako.

Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Aurretik formatutako koroak
  • Espazioa mantentzekoak
  • Ortodontzia azterketak
  • Gelditzeko ortodontzia tratamenduak
  • Ortodontzia tratamendu zuzentzaileak metalezko bracket-ekin, berez lotzen diren metalezko bracket-ekin, zafirozko bracket estetikoekin eta baita INVISALIGN tratamenduak ere. 

PADI zerbitzua:

Etxeko txikienentzat tratamendurik dibertigarrienak ditugu!